Donejakue bideak eta etapak
Eroski Consumerren Donejakue Bideko gida berriak zenbait ideia eskaintzen dizkizu zure helburuetara hobekien egokitzen den bidea aukeratu dezazun
Zorionak, hartu duzu-eta dagoeneko erabakirik garrantzitsuena: Donejakue Bidea egitea! Hemendik aurrera, beste kontu asko erabaki beharko dituzu: zer ibilbide aukeratu, non lo egin, zer ikusi… Horregatik lagundu nahi dizugu. Eroski Consumerren Donejakue Bideko gida berrian, informazio eta xehetasun eguneratu gehiago aurkituko dituzu ondoena egokitzen zaizun bidea hauta dezazun. Honelako zalantza eta galderen erantzunak aurkituko dituzu han: zein bide egokitzen den zure behar fisikoetara edo daukazun denborara, zein bide den interesgarriena zure jakin-mina asetzeko, zeinek duen arkitektura edo historia interesgarriena, eta abar.
Ultreia eta bide on!
Bide frantsesa
Bide Primitiboa
Iparraldeko bidea
Zilarraren bidea
Sanabresko bidea
Euskal bidea
Portugalgo bidea
Camino Catalán, San Juan de la Peñatik
Baztango bidea
Bide ingelesa
San Salvador bidea
Fisterra eta Muxiaren epilogoa
Bide eta etapa kopurua
Donejakue Bidea kontinente zaharreko erromes-biderik zaharrena, jendetsuena eta ospetsuena izan da, eta izaten jarraitzen du. Hamabi bide ditu ofizialki onartuak, baina gehiago ere badira. Hamabi bide horiek 172 etapa dituzte guztira, eta denak daude Santiagora doazen erromesak noiz zeharkatuko zain. Guztira, 1.500 km baino gehiago, gezi horiz, paisaiaz eta legendaz beteak.
Hala ere, bide guztiak ez dira berdinak. Bakoitzak bere zailtasunak ditu, bere orografia eta bere bide-zorua. Bide batzuk bidezidorrak edo pistak dira; beste batzuk errepidezkoak dira, eta, beste askotan, txandakatu behar dira igoera piko-pikoak, bide “hanka-apurtzaile” ospetsu horietakoak, eta jaitsiera gogorrak, aldez aurretik ondo prestatuta egotea eskatzen dutenak, bidea amaitzea eragotziko diguten tendinitisik eta gihar-arazorik izan nahi ez baduzu behintzat.
Bide frantsesa
Xacobeako erromesaldien ardatz garrantzitsuena eta ezagunena
Bide Primitiboa
Ezagutzen den lehen bidearen bidea aurkitzeko abiapuntua
Iparraldeko bidea
Antzinako bidea eta Erdi Aroko Europako erregeek nahiago dutena
Zilarraren bidea
Penintsularen hegoaldetik abiatzen den biderik garrantzitsuena
Sanabresko bidea
Penintsularen erdialdea Espainiako iparraldearekin lotzen duen galtzada
Euskal bidea
Ardatz xakobeo nagusia eta penintsularen erdialdean sartzeko atea
Portugalgo bidea
Portugalgo biderik garrantzitsuena eta jende gehien biltzen duen bigarren bidea
Camino Catalán, San Juan de la Peñatik
Montserratetik abiatu eta Aragoiko bidean beste batzuekin elkartzen den bidea
Baztango bidea
Bide Frantsesarekin bat egiten duen ibilbidea, Iruñeko ateetan
Bide ingelesa
Ferrol eta A Coruña, bi alternatiba ibilbide honen hasierarako
San Salvador bidea
Ibilbidea Leongo San Marcos paradore nazionaletik eta Oviedoko katedraletik
Fisterra eta Muxiaren epilogoa
Bideak luzatzea Santiago Fisterra eta Muxiatik